Zer egiten duzu?
Zure lana ezagutu nahi dugu.
Musika egiten duzu? Idatzi, marraztu, argazkiak atera,
bideoak sortu, antzerkia egin, dantzatu…?
Edo egiten duzunak oraindik ez dauka etiketa argirik?
Kultur Sharean euskaraz sortzen ari diren gazteei leiho bat ireki nahi diegu: egiten duzuena erakusteko, sortzaile berriak ezagutzeko eta elkarren berri izateko. Horretarako sortu dugu Lehen planoan, gazte sortzaileen lanak eta proiektuak ikusgarri egiteko gunea.
Ez duzu ibilbide luzea izan behar
Ez dugu izen ezagunik edo curriculum handirik bilatzen.
Lehen lana bada ere, bidali. Proiektu txiki bat, abesti bat,
ilustrazio batzuk, poema bat, argazki sorta bat, film labur bat,
fanzine bat, antzezlan bat… Sormenlana bada eta euskarak
bertan lekua badu, ezagutu nahi dugu.
sormena
behar dugu!
Zertarako?
Sarea ehundu nahi dugu.
Euskaraz sortzen ari diren gazteak elkarren artean ezagutzea, diziplina desberdinetako sortzaileak gurutzatzea, Euskal Herriko txoko desberdinetan zer sortzen ari den erakustea eta proiektu berriei ikusgarritasuna ematea nahi dugu.
Jasotzen ditugun proposamenetako batzuk Kultur Shareako Lehen planoan atalean eta gure sare sozialetan landuko ditugu, sortzailea eta haren lana erdigunean jarriz.
Zuk sortu.
Guk entzun nahi dugu.
Kontatu labur zer egiten duzun eta erakutsi zure lana.
Ez duzu dossier bat prestatu beharrik: esteka bat eta
hitz gutxi batzuk nahikoa dira hasteko.
Beste gazte sortzaile bat ezagutzen duzu?
Kontatu guri ere.
Sarea elkar ezagutuz hasten da.